2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

Bigarren bilera 2016-03-13


10:30-13:00

Zaintza zerbitzua June, Arene eta Ametsen kargu ludotekan.

Parte hartzea: 16 pertsona: 10 Emakume eta 6 Gizon 
160313-1.jpg

Gai Zerrenda

  1. Aurkezpena: zer egin genuen aurreko bileran eta zein dira gaurko helburuak

  2. Kartela: aukerak aztertu eta zein erabakiko dugun aukeratu
  3. Udalarekin izandako bilera azaldu
  4. Genero estereotipoak, indarkeria matxista, mikromatxismoak: solasalditxo bat Edurneren esku
  5. Taldearen funtzionamenduari buruzko hausnarketa: watxap taldea, Bloga, proposatu diren ekintzak..,


KARTELA


Eztabaida hurrengo gaietan zentratu zen:


  1. Nola aurkeztu ekintza: Omenaldia-Salaketa edo Gaitzezpena.

Orokorrean gehiengoa erosoago sentitzen da gaitzespen edo denuntzia moduarekin. Batzuk adierazi zuten tratu txarren egoera luze eta gogorra jasan duten emakumeak eta bizirik ateratzen direnenganako injustua ikusten dela hilak direnak omentzea.
  1. Hildako emakumearen izena (izen abizenak) jarri edo ez. Eta esaldiaren erredakzioa
Gai honen inguruan eztabaida sakon eta interesgarria egon zen. Alde batetik ez ditugu hildakoaren gertukoak inolaz mindu nahi, eta batzuk adierazi zuten izen abizenak agertzea kartelean hildakoa identifikatuaz eta hiltzailea anonimo mantenduaz biolentoa suerta daitekela hauentzat. Eta beste batzuek aldiz hildakoa anonimatotik ateratzea eta izen abizenak jartzea justizia egiteko modu bat dela hildakoa pertsona bat zela azaleratuaz. Erdi bide bat adostu genuen; hildakoa identifikatzea erabakiaz baina izenarekin soilik, abizenik gabe.


  
ERABAKIAK


  1. Gaitzezpena jartzea erabaki zen
  2. Gizon batek bere (bikotekidea-edo bikote ohia..,) EMAKUMEAREN IZENA hil du.
  3. Estatu mailan urtean hildakoen kontaketa jarriko da kartelan
  4. Adibidea:


UDALAREKIN IZANDAKO BILERA
 
  
PANKARTA
Udalari proposatu diogu gure gaitzezpen ekintzarekin bat etortzeko, instituzioak ere parte hartzea pankarta bat jartzea udaletxeko fatxadan: 48 orduz egongo litzateke jarrita.
Ados daude. Beraiek egingo eta ordainduko dutela pankarta.
Pankarta formatoa (eredua) emateko eskatu digute: lelo eta logo batzuk pasatuko dizkiegu.


UDALAREN JARRERA
Prest ikusi genuen kolaboratzeko. Lokalak, materialak, bestelako laguntzak emateko prest.
Berdintasunari dagokion partida bat dago 1000€ ingurukoa


 
160313-2.jpg


GENERO ESTEREOTIPOAK, INDARKERIA MATXISTA, MIKROMATXISMOAK: SOLASALDITXO BAT EDURNEREN ESKU
 
Edurnek emakundera dei bat egin zuen ea materiala eskura genezaken euren bitartez eta puntu lilako txapa mordo bat bidali dizkigute hainbat liburu eta liburuxkarekin batera. Material hau guztion esku egoteko liburutegikoarekin hitzegingo dugu ea txoko batean egon daitezken herri osoaren eskura.
Hemen Edurnek egindako aurkezpena duzue ikusgai:

Tratu On II.Tailerra

 Solasaldian ateratako bi gai zehatz izan ziren ; espazio publikoen erabilera (ikastolako patioa, plaza...) eta eskolaz kanpoko eskaintza (dantzak: modazko kanta eta koreografien kopia gisa ulertuta eta ez gorputz espresio eta sorkuntzaren aldetik, eta "neskentzat" ulertuak)

 TALDEAREN FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO HAUSNARKETA: WATXAP TALDEA, BLOGA, PROPOSATU DIREN EKINTZAK..,
 
1.- GALDEKETA


Ahalik eta jende gehienek betetzeko formulario bat prestatzen ari gara.
Formulario honen helburuak hurrengoak dira:
  1. Tailerretara etorri ezin izan direnen ikuspegia jaso talde osoaren iritzia izateko
  2. Jarraikortasun batekin biltzeko prest dagoen talde bat badagoen ikusi, matxismoak gure egunerokotasunean duen eraginaren inguruan elkarrekin hausnartu eta komunean dugun aldaketarako griña elkarrekin elikatu eta bideratuaz. Adib: bildu gaitezke hilabetean behin, edonork proposatu dezake bileraren gaia, proposamena blogean zabalduko genuke eta ez da beharrezkoa bilera guztietara etortzea; proposaturiko gaia interesatzen bazaizu etorri eta bestela ez.
 
2.- PROPOSATUTAKO EKINTZAK

Momentuz:

  1. Ikastaro bat
  2. Dokumental-solasaldi bat
  3. Herriko jaietarako sexismorik gabeko jaien kanpaina bat
Edozein pertsonak proposatu dezake ekintzaren bat: proposamenak egin daitezke watxapez edo emailez (mendarokotratuon@gmail.com)


3.- WATXAP TALDEA: Watxapa deialdiei buruzko informazioa konpartitzeko bakarrik erabiltzea proposatzen da.


4.- BLOGA-FACEBOOK: informazioa, artikuluak, bideoak.., konpartitzeko edo zabaltzeko erabiltzea proposatzen da


 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina