azaroak 25 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
azaroak 25 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko azaroaren 19(a), igandea

A25 2023 Mendaro

 

             Aurtengoan ere badugu zer aldarrikatu, urtea ezta amaitu eta 6 aldiz egin behar izan da krisi gabineterako deialdia indarkeria matxistak 5 hildako baino gehiago utzi dituelako hilean. Gizarte modura badugu zer hausnartu, teorian inoiz baino baliabide gehiago dauden garaian egoera horren larria ikusita. Urte osoan zehar aztertu eta hausnartzea ezinbestekoa delakoan gaude, baina Azaroak 25ean bereziki egin nahi dugu presente indarkeria matxistaren alderdi bortitzena. Urtero lez, presente egingo ditugu hildako emakumeak, urteroko ahizpatasun sentipen hori sortu asmoz. Larunbata denez aurten, ekintza eguardian egitea pentsatu dugu, 13:00etan. 


        Este año también tenemos mucho que reivindicar, aún no ha terminado el año y ya han convocado en 6 ocasiones el gabinete de crisis por violencia machista, que se convoca al haber más de 5 mujeres asesinadas en un mismo mes. Tenemos mucho que reflexionar como sociedad, viendo que en un momento en el que en teoría hay más recursos y conciencia que nunca, la situación es tán grave.

       Creemos que es un tema que requiere tiempos de análisis, reflexión y acción durante todo el año, pero el 25 de noviembre queremos hacer visible una vez más la cara más oscura de la violencia machista. Como cada año, haremos presentes a las mujeres asesinadas intentando crear esa energia de sororidad que hemos solido conseguir. Como este año es sábado, hemos pensado realizar la acción al mediodía, a las 13:00.

 

 

 

 

 

 

 

2022(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

Gehiago jakin nahi duzu?/ ¿Quieres saber más?

 

             Azaroak 25eko aldarrikapenak eguneroko notizia dramatikoen artean galdu ez daitezen eta normalizatu ez ditzagun, garrantzitsua iruditzen zaigu datuak mahai gainean jartzea eta aurtengoan interesa piztu nahian zenbait kartel jarri ditugu herrian, osatu gabe daudenak; kartel batean zenbaki bat agertzen da, eta sinbolo berdina duen beste kartel batean ikusi ahalko da zer islatzen duen datu horrek. Hemen elkarbanatzen ditugu esanguratsuak iruditzen zaizkigun zenbait datu, gure gizartean aktibo dagoen feminizidio dinamikaren kontzientzia har dezagun. Emakume izate hutsa arriskutsua da oraindik orain.

        Para que las reivindaciones del 25 de noviembre no se difuminen entre las noticias dramáticas diarias y lleguemos a naturalizarlo, nos parece necesario poner ciertos datos sobre la mesa. Este año hemos querido despertar interes poniendo diferentes carteles inacabados por el pueblo; en un cartel aparece un número, y hay que buscar otro cartel con el mismo símbolo para saber a qué corresponde ese número. Aquí os compartimos algunos datos que nos parecen significativos para tomar conciencia del feminicidio activo en nuestra sociedad. El mero hecho de ser mujer aún resulta peligroso.






 

2022(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

2022 AZAROAK 25 /25 DE NOVIEMBRE


         Sartu gara azaroan eta urtero lez hilketa matxistetan pentsatzeko garaia iritsi zaigu:  estatu mailan 2018an 98 izan ziren, 2019an 105, 2020an 93 eta 2021ean 78. Aurten, urtea amaitzeko  hilabete t´erdi falta denean 76 dira dagoeneko.

        Errealitate honi azaleratu eta duen garrantzia ematen ez diogun bitartean inpunitate sentipena mantentzen da eta hilketak jarraitzen dute.

        Aurten ere hildakoak presente egin nahi ditugu, euren izenak ezagutu eta omendu, ez ditugula ahazten adierazi nahian. Azken urteetako dinamika errepikatuko dugu eta zapatak behar ditugu, etxean pareren bat baduzue lehen bait lehen utzi morroskilon edo Leire Jantzidendan, A25erako margotu ahal ditzagun.

        Azpian duzue aurtengo hildakoen inguruko informazioa, nahi baduzue bateren bat aukeratu eta lehioan jartzeko edo nori idatzi pentsatu nahi baduzue.

            Ya hemos entrado en noviembre y nos toca revisar los asesinatos machistas: en el estado en 2018 fueron 98 los asesinatos machistas, en 2019 105, en 2020 93 y en 2021 78. Quedando aún mes y medio para finalizar el año ya han sido 76 durante el 2022.

        Hasta que no pongamos el foco en esta realidad y le demos la importancia que tiene, el sentimiento de impunidad se mantiene y siguen sucediendo los asesinatos.

        Este año también queremos homenajear a las asesinadas haciéndolas presentes, conociendo sus nombres, humanizándolas. Repetiremos la dinámica de los últimos años y necesitaremos más zapatos, si tienes algún par por casa dejalo cuanto antes en Morroskilo o Leire Jantzidenda para que los podamos pintar de rojo antes del 25N.

        Debajo tenéis la información sobre casa asesinada durante este año, por si quereis elegir alguna para ponerla en vuestra ventana o dedicarle unas palabras.

 

2018(e)ko azaroaren 18(a), igandea

2018ko Azaroak 25a

                                  Kaixo taldekideak! Aurreko astean Amelia entzunda badakigu zeinen garrantzitsua den patriarkatua bere alderik bortitzenean bizi duten emakumeak ere geure pareko sentitzea, guztiak sentitu bait gara babesgabe maila batean edo bestean eta badakigu pribilejioak eta boterea gauzatzeko modu oso ezberdinak daudela.
                                 Aurtengoan kale ekintza bat ez genuen nahikoa ikusten, geure bizitzarako eskubidea aldarrikatu beharra izaten jarraitzeak ondoeza handiagotzen baitigu. Hildakoak presente egite horretan sakondu eta beila egitea proposatzen dizuegu, bakoitzak bere modura agurra egiteko aukera emanaz. Egunean zehar frontoian egongo gara eta gerturatu zaitezkete; bisitarien liburuan zerbait idatzi, lore bat edo objektu bat utzi nahi duzun hildakoari etab. Eta egun amaieran aurreko urtean bezela "Women in Black" ekimena burutuko dugu 19:00etan.


            Hola compañer@s! La semana pasada al escuchar a Amelia Tiganus nos quedó claro lo importante que es poder ver en las que sufren la violencia más salvaje del patriarcado a unas iguales; ya que todas hemos sentido la vulnerabilidad a diferentes niveles y conocemos las diferentes formas e intensidades que tiene el ejercicio del privilegio y el poder.
            Este año no nos parecía suficiente hacer sólo una actividad callejera, sentíamos la necesidad de hacer presente a cada una de las víctimas y poder hacerles la despedida que merecen. Por esto os proponemos convertir el frontón en un velatorio durante le día 25; os podéis acercar, escribir algo en el libro de visitas, traer una flor u objeto como ofrenda etc. Y al final del día haremos "Women in Black" como los años anteriores, a las 19:00.

2017(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

Women in black 2017

Aurtengoan ere gerturatzen da azaroak 25a eta zoritxarrez gure ondoeza adierazi beharrean gaude beste behin.
Emakume izate hutsagatik hil dituzten emakume horiek ikusarazi nahi ditugu gure herriko plazan.
Geu ere emakumeak garelako, har dezagun plaza eta nahikoa dela adierazi.

Se acerca el 25 de noviembre y por desgracia tenemos que manifestar nuestra repulsa una vez mas.
Queremos visibilizar a esas mujeres asesinada por el simple echo de ser mujeres.
Porque tambien somos mujeres, tomemos la plaza y reivindiquemos que ya basta.

2016(e)ko azaroaren 26(a), larunbata

Women in black kale ekimena

                  Azaroak 25ean, programatu bezala, Women In Black kale ekimena egin genuen Mendaron. 60 emakume inguruk plaza hartu genuen 2016an zehar euren bikoteak hil dituzten emakumeak presente eta ikusgai egiteko.
                  El 25 de noviembre, tal y como estaba programado, realizamos la acción callejera Women In Black en Mendaro. Alrededor de 60 mujeres ocupamos la plaza para hacer presente a cada mujer asesinada por su pareja durante el 2016.


                Hildako emakume bakoitza ordezkatzen zituzten orriak banatu genituen, izena, adina eta lekua adierazten zutenak. Bakoitzari kandela bat piztu eta kandelak plaza erdian utzi genituen performance-a hasteko. Elkarren alboan, elkarren berotasuna bilatuz, korro haundi bat egin eta lur hotzean etzan ginen, hilak izan diren emakume horien lekuan jarriaz une batez.
                Repartimos hojas que representaban a cada mujer asesinada, con su nombre, edad y lugar de residencia. Encendimos una vela por cada una y las dejamos en mitad de la plaza para realizar la performance.Juntas, para darnos calor, hicimos un gran círculo y nos tunbamos en el gélido suelo, poniéndonos en lugar de estas mujeres asesinadas por un instante.


                 Emakume bakoitzaren silueta marraztu genuen lurrean, pertsona bat zenaren itzala, eta jaikitzean itzal horri izana eman eta kandela jarri genion.     
                 Dibujamos la silueta de cada mujer en el suelo, la sombra de quien fue alguien, y al levantarnos dimos un ser a cada sombra y le pusimos una vela.   


                  Orduan, gure artean presente egin genituen emakume horiei bertso bat abestu genien guztiok.
                  Acto seguido, cantamos juntas un bertso a las mujeres que hicimos presentes.


Piskanaka piskanaka
objetu bihurtu zaitu
beldurraren botereak
gogoa izozten baitu
hainbeste aldiz entzunda
bere jarduna sinistu
zeure jendeaz aldenduz
nortasuna du bahitu
baina barruko indarrak
bere bidea egin du
ausartu zara behingoan
laguntza eskatu duzu
patriarkatuan kontra
gizonezkoa salatu
justizia bilatzea
garesti atera zaizu.

                  Bertan sortu zen hunkipen eta indarrarekin, zaila egin zitzaigun bukatutzat ematea, ez genituen berriro ezerezera itzuli nahi, eta herriko plaza inguratzen dituzten zutabeetan itsatsi genituen emakume bakoitza ordezkatzen zituzten paperak.
                   Era difícil darle final por la emoción y la fuerza que se creó durante el acto, no queríamos volver a dejarlas en la nada, y pusimos los papeles que repsentan a cada mujer asesinada en los pilares que rodean la plaza.