Kaixo taldekideak! Aurreko astean Amelia entzunda badakigu zeinen garrantzitsua den patriarkatua bere alderik bortitzenean bizi duten emakumeak ere geure pareko sentitzea, guztiak sentitu bait gara babesgabe maila batean edo bestean eta badakigu pribilejioak eta boterea gauzatzeko modu oso ezberdinak daudela.
Aurtengoan kale ekintza bat ez genuen nahikoa ikusten, geure bizitzarako eskubidea aldarrikatu beharra izaten jarraitzeak ondoeza handiagotzen baitigu. Hildakoak presente egite horretan sakondu eta beila egitea proposatzen dizuegu, bakoitzak bere modura agurra egiteko aukera emanaz. Egunean zehar frontoian egongo gara eta gerturatu zaitezkete; bisitarien liburuan zerbait idatzi, lore bat edo objektu bat utzi nahi duzun hildakoari etab. Eta egun amaieran aurreko urtean bezela "Women in Black" ekimena burutuko dugu 19:00etan.
Hola compañer@s! La semana pasada al escuchar a Amelia Tiganus nos quedó claro lo importante que es poder ver en las que sufren la violencia más salvaje del patriarcado a unas iguales; ya que todas hemos sentido la vulnerabilidad a diferentes niveles y conocemos las diferentes formas e intensidades que tiene el ejercicio del privilegio y el poder.
Este año no nos parecía suficiente hacer sólo una actividad callejera, sentíamos la necesidad de hacer presente a cada una de las víctimas y poder hacerles la despedida que merecen. Por esto os proponemos convertir el frontón en un velatorio durante le día 25; os podéis acercar, escribir algo en el libro de visitas, traer una flor u objeto como ofrenda etc. Y al final del día haremos "Women in Black" como los años anteriores, a las 19:00.
Women in Black etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Women in Black etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018(e)ko azaroaren 18(a), igandea
2017(e)ko azaroaren 24(a), ostirala
Geu ere emakumeak garelako / Porque nosotras también somos mujeres
Gaur azaroak 24 19:00etan Mendaroko plazan Women in Black ekimena urtean zeharko hilketak salatzeko. Zatoz eta parte hartu!
Hoy, 24 de noviembre a las 19:00 en la plaza de Mendaro Women in Black para denunciar los asesinatos de mujeres de este año. Acercate y participa!
WOMEN IN BLACK
Ekintzaren pausoak:
Plazaren erdigunean zirkulu bat marraztu eta lema idatzi: Matxismoak Hiltzen gaitu! - Nos Queremos Vivas!
Parte hartzaile bakoitzari (oraingoz 44) eraildako emakume baten izena duen papera banatuko zaio.
Papera eta kandela eskuan hartuta plazaren erdigunean jarriko gara. Bertan piztuko ditugu kandelak.
Erdian, zirkulo bat osatuz, kandelak utziko ditugu.
Korro bat osatuko dugu, eskuak emanda.
Banan-banan lurrean etzango gara, bakoitzak nahi duen postura hartuko du, papera ondoan edo eskuan duelarik. Geldirik egongo gara, beti ere isilik.
Korrotik kanpoko 10-15 pertsonek, tizaz siluetak marraztuko dituzte. Bitartean, hildako emakumeen zerrenda irakurriko dugu, hainbat pertsonen artean.
Bukatzen dutenean, elkarri sorbalda ukituz, jaikiko gara.Kandela erdigunetik jaso eta paperarekin batera siluetaren gainean utziko dugu.
Silueten kanpokaldean eskuak eman eta korroa osatuko dugu berriro ere. Inguruan dagoen jendea, korro honetara gonbidatuko dugu.
Bukatzeko, txaloak. Abestiren bat ere jar dezakegu.
Oharrak:
16 urtetik gorakoentzat izatea gomendatzen dugu.
Parte-hartzaileak beltzez jantzita etortzea eskatzen da. Nahi izanez gero, zabor-poltsa beltza erabili.
Bakoitzak, ahal badu, kandela bat ekar dezala, lurrean uzteko modukoa. Hala ere eramango ditugu guk batzuk.
Ekintzaren protagonistak emakumeak dira, gizonezkoek lagundu dezakete, ekintza posible egiten (tizaz siluetak marrazten, txiskeroak eskuratzen, umeak zaintzen edo ekintzatik urrun mantentzen,...)
Ez da haurrentzat egokia: inguruan egongo daitezke, baina txikienak beldurtu egin daitezke.
Ekintza osoan zehar errespetua adierazteko ISILTASUNA beharrezkotzat dugu.
Kontuan hartu beharrekoak: euria egiten badu frontoian egingo dugu. Kasu horretan entrenamenduak bukatu arte itxoin beharko genuke: 20:00
Twitter erabiltzaileentzat: ekintzaren hashtag-ak #WomenInBlack #MendaroTratuOn #NosQueremosVivas #MatxismoakHiltzenGaitu
WOMEN IN BLACK
Las participantes acercaos hacia las 19:00 vestidas de negro. Si queréis, traed una vela, pero nosotras llevaremos suficientes.
Formar parte del corro también es participar. Recomendamos que las participantes sean mayores de 16 años.
Los pasos de la acción:
Dibujaremos un círculo en el centro de la plaza con un lema. Nos Queremos Vivas - Matxismoak Hiltzen Gaitu
Se repartirá la hoja con el nombre de cada mujer asesinada a las participantes.
Con el papel y la vela nos situaremos en el centro de la plaza.
Encenderemos las velas y las dejaremosen el centro, formando un círculo.
Formaremos un corro.
De una en una, nos tumbaremos en el suelo, cada una en la postura que quiera, sujetando el papel de forma visible.
10-15 personas del corro dibujarán las siluetas con tiza. Mientras tanto, leeremos los nombres de las mujeres asesinadas.
Cuando terminen, mediante un toque en el hombro, nos levantaremos del suelo. Dejaremos el papel en la silueta, recogeremos la vela y la colocaremos sobre el papel.
Nos situaremos alrededor de las siluetas, dándonos las manos y formando un corro mayor, con la gente que está alrededor.
Terminaremos con aplausos. Tal vez alguna canción.
Notas:
Las protagonistas de la acción somos las mujeres; los hombres pueden ayudar a hacer posible la acción (dibujar siluetas con tiza, conseguir mecheros, cuidar a las niñas/os,...)
Creemos que es muy necesario guardar SILENCIO durante toda la acción.
Si llueve, lo haremos en el frontón cuando acaben los entrenamientos a las 20:00.
Para usuarias de twitter, proponemos los siguientes hashtag: #WomenInBlack #MendaroTratuOn #NosQueremosVivas #MatxismoakHiltzenGaitu
2016(e)ko azaroaren 26(a), larunbata
Women in black kale ekimena
Azaroak 25ean, programatu bezala, Women In Black kale ekimena egin genuen Mendaron. 60 emakume inguruk plaza hartu genuen 2016an zehar euren bikoteak hil dituzten emakumeak presente eta ikusgai egiteko.
El 25 de noviembre, tal y como estaba programado, realizamos la acción callejera Women In Black en Mendaro. Alrededor de 60 mujeres ocupamos la plaza para hacer presente a cada mujer asesinada por su pareja durante el 2016.
Hildako emakume bakoitza ordezkatzen zituzten orriak banatu genituen, izena, adina eta lekua adierazten zutenak. Bakoitzari kandela bat piztu eta kandelak plaza erdian utzi genituen performance-a hasteko. Elkarren alboan, elkarren berotasuna bilatuz, korro haundi bat egin eta lur hotzean etzan ginen, hilak izan diren emakume horien lekuan jarriaz une batez.
Repartimos hojas que representaban a cada mujer asesinada, con su nombre, edad y lugar de residencia. Encendimos una vela por cada una y las dejamos en mitad de la plaza para realizar la performance.Juntas, para darnos calor, hicimos un gran círculo y nos tunbamos en el gélido suelo, poniéndonos en lugar de estas mujeres asesinadas por un instante.
Emakume bakoitzaren silueta marraztu genuen lurrean, pertsona bat zenaren itzala, eta jaikitzean itzal horri izana eman eta kandela jarri genion.
Dibujamos la silueta de cada mujer en el suelo, la sombra de quien fue alguien, y al levantarnos dimos un ser a cada sombra y le pusimos una vela.
Orduan, gure artean presente egin genituen emakume horiei bertso bat abestu genien guztiok.
Acto seguido, cantamos juntas un bertso a las mujeres que hicimos presentes.
Piskanaka piskanaka
objetu bihurtu zaitu
beldurraren botereak
gogoa izozten baitu
hainbeste aldiz entzunda
bere jarduna sinistu
zeure jendeaz aldenduz
nortasuna du bahitu
baina barruko indarrak
bere bidea egin du
ausartu zara behingoan
laguntza eskatu duzu
patriarkatuan kontra
gizonezkoa salatu
justizia bilatzea
garesti atera zaizu.
Bertan sortu zen hunkipen eta indarrarekin, zaila egin zitzaigun bukatutzat ematea, ez genituen berriro ezerezera itzuli nahi, eta herriko plaza inguratzen dituzten zutabeetan itsatsi genituen emakume bakoitza ordezkatzen zituzten paperak.
Era difícil darle final por la emoción y la fuerza que se creó durante el acto, no queríamos volver a dejarlas en la nada, y pusimos los papeles que repsentan a cada mujer asesinada en los pilares que rodean la plaza.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)