2018(e)ko otsailaren 28(a), asteazkena

Martxoak 8 · Emakumeok* planto · Nosotras paramos

Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldetik autengo Emakumeen* nazioarteko greba deialdiarekin bat egitea erabaki dugu, lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo esparruetan. Arrazoi ugari ditugu horretarako:
  • Eredu ekonomiko honek zapaltzen gaituelako (ordaindu gabeko lanaldiak, prekarietate handiagoa, pentsio baxuagoak)
  • Indarkeria matxistak jipoitzen gaituelako (eraildako emakume* kopurua etengabe handitzen ari da, sexu-esplotazioa pairatzen jarraitzen dugu)
  • Arrazakeriak akatzen gaituelako (etorkin eta errefuxiatuek jasaten duten indarkeria eta kriminalizazioa, legez kanpoko egoerak babesgabe uzten gaitu indarkeriaren aurrean)
  • Kultura patriarkalak baztertu, objetu bihurtu eta estereotipatzen gaituelako, oraindik ere bizitzaren hainbat arlotan.
Martxoak 8-ko grebari buruzko informazio ugari aurkituko duzue Emakumeok* planto webgunean: grebaren zergatiak, nola bat egin grebarekin, manifestua, inprimatzeko kartelak eta sare-sozialetan erabiltzeko materiala, egitarau ezberdinak, etab. Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeko emakume batzuk Eibarko mobilizazioetara elkartzea proposatu dugu, garrantzitsua iruditu bait zaigu nazioarteko greba honen indarra sentitzea eta benetan handia izango den zerbaiten parte izatea. Goazen elkarrekin! Mendaroko Emakumeok* planto!  

*‘Emakume’ izendapena erabiliko dugu, martxoaren 8ko greba feministan artikulazio politikorako baliagarria delakoan, nahiz eta genero sistema bitarraz gaindi askotariko gorputz, ibilbide, bizipen, ahalmen eta identitateak bagaren (bollerak, transak…).
Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldea ha decidido unirse a la convocatoria internacional de la huelga feminista del 8 de marzo en los ámbitos del empleo, estudios, cuidado y consumo. Las razones son muchas, porque...
  • Este modelo económico nos aplasta (trabajo no remunerado, mayor precariedad, menores pensiones)
  • La violencia machista nos golpea (siguen asesinando mujeres*, seguimos sufriendo explotación sexual)
  • El racismo nos mata (la violencia machista que sufren las mujeres migrantes y refugiadas, la desprotección de las mujeres migrantes en situación irregular)
  • Seguimos estando marginadas, cosificadas, estereotipadas por la cultura patriarcal en muchos aspectos de la vida.
Podéis encontrar más información sobre la huelga en la web Emakumeok* planto: las razones para la huelga, cómo unirte a ella, el manifiesto, carteles para imprimir y material para las redes sociales, los diversos programas,... Algunas mujeres del grupo Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldea hemos decidido que el 8 de marzo nos uniremos a las movilizaciones que se harán en Eibar: nos parece importante sentir la fuerza de la huelga internacional y ser parte de algo que será realmente grande. ¡Vayamos juntas! ¡Nosotras paramos!  

*Utilizamos la categoría ‘mujer’, ya que es válida para la articulación política de cara a la huelga feminista del 8 de marzo, aunque, por encima del sistema binario de género, nos reconocemos diversas en nuestros cuerpos, trayectorias, vivencias, capacidades e identidades (bolleras, trans…).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina