2023(e)ko otsailaren 12(a), igandea

Berdintasun batzordearen inguruko hausnarketa eta erabakiak / Reflexiones y decisiones sobre la comisión de igualdad

 

                Guztiok jakingo duzuen moduan, 2022an Mendaroko II.Berdintasun Plana martxan jarri zen eta honekin batera otsailean lehen bilera deialdia egin zen bertan finkatua dagoen moduan Berdintasun Batzordea osatzeko. Berdintasun batzordean egon diren deialdi guztietan parte hartzen saiatu gara baina haseratik kezkatu gaitu batzordearen funtzio eta helburuak definitu gabe egoteak eta herriko eragile ezberdinak bertara erakartzeko beharrak.

                2022ko Maiatzean Mendaron berdintasun teknikari bat kontratatu izana oso pozgarria egin zitzaigun; berdintasun plana lau urtetarako asmo orokorrez betea bait dago eta oso beharrezkoa iruditzen bait zitzaigun asmo hauek Mendaroko errealitatera egokitu eta plangintza errealista bat artikulatu ahal izateko teknikari bat egotea horretarako formakuntza eta denbora nahikoarekin.

                2022an zehar izan dugun partehartzean behaturikoarekin kezkatuak agertu gara batzordearen bilera ezberdinetan zenbait ideia mahai gainean jarriaz:

                    -Teknikari bat dagoela herrian ezagutarazteko beharra; eragile eta herritar ezberdinengana gerturatu eta berdintasun planaren garatzeko prozesuan partaide egitera gonbidatuz

                    -Berdintasun planean definitzen diren ildo ezberdinen inguruko hausnarketa egiteko erabiltzea berdintasun batzordea eta ez ekitaldi agenda definitzeko; hausnarketa hau uda amaieran teknikariak berak egin zuen, udazkenera begira dinamika aldatzeko asmoa agertuaz.

                    -Berdintasun planean 4 urtetarako azaltzen diren asmo horietara iristeko, ildo bakoitzean Mendaron dauden beharrak, baliabideak etab. aztertu eta urtez urteko plangintza osatzea gai batzuk lehenetsi eta ekintza zehatzak definituaz, ondoren egindakoaren eragina ebaluatu ahal izateko planean bertan jasotzen den moduan.

                    Hausnarketa guzti hauek batzordeko bilera ezberdinetan mahaieratu ditugu eta teknikariarekin bakarka eginiko bilera batean ere azaldu ditugu. Hala ere, 2022an harturiko martxa jarraitzen dela ikusi dugunean, berdintasun batzordean parte hartzeari utzi diogu honetarako arrazoiak idatzi batean berdintasun teknikariari helarazi ondoren.

                    Udalaren, udal teknikariaren eta eragileen funtzioak argitzen ez diren bitartean ez dugu batzordean parte hartuko ;baina orainarte moduan jarraituko dugu matxismoaren estrukturako izaera azaleratzeko sentsibilizaziorako egitasmoak proposatzen eta gauzatzen, edozein herritarren proposamenak ongietorriak direlarik. Mendaroko Tratu Oneko lantaldeko kideak, kontzientziazio lanerako gogoa dugun herritarrak besterik ez baikara.


Reflexiones y decisiones sobre la comisión de igualdad

         Como ya sabréis, en el 2022 se aceptó el II.Plan de Igualdad de Mendaro y se creo una comisión de igualdad como esta definido en el plan, al que fuimos invitadas. Hemos intentado acudir a todas las convocatorias pero desde el inicio pusicmos encima de la mesa nuestra preocupación por, la falta de definición y funciones de la comisión y la necesidad de atraer a la misma diferentes agentes del municipio.

        Nos alegramos mucho al saber que en Mayo del 2022 se había contratado a una técnica de igualdad a jornada completa en el ayuntamiento de Mendaro; ya que nos parecía fundamental que hubiera alguien con la formación y tiempo suficientes para bajar a la realidad de Mendaro y articular una planificación de objetivos realista para poder ejecutar un plan de 4 años lleno de objetivos generales.

        Durante el 2022, hemos planteado en diferentes momentos nuestras preocupaciones en la comisión de igualdad:

            -La necesidad de dar a conocer la existencia de la figura de tecnico de igualdad del ayuntamiento de Mendaro ;acercarse a diferentes agentes e intentar implicarlos en el desarrollo y ejecución del plan de igualdad.

            -Que la función de la comisión de igualdad sea el de reflexionar sobre los diferentes ejes del plan de igualdad desde diferentes puntos de vista y no el de planificar una agenda de eventos; esta reflexión la compartía la misma técnica de igualdad al final de verano, hablando de querer cambiar la dinamica a la vuelta de vacaciones.

          Estas reflexiones las hemos planteado en comisión, y también en una reunión que solicitamos con a técnico a solas. Al ver que aún así la comisión seguía con la misma dinámica, decidimos dejar de participar en la misma informando de ello por escrito a la técnica de igualdad.

        Mientras no se definan las funciones del ayuntamiento, la técnica y los agentes del municipio, no participaremos en la comisión de igualdad; pero seguiremos proponiendo y ejecutando acciones y dinámicas de sensibilización con el objetivo de concienciar sobre la cualidad estructural del machismo en nuestra sociedad, siendo bienvenidas todas las propuestas. Las participantes del grupo de trabajo de Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldea no somos más que ciudadanas con ganas de concienciar a la población.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina