2020(e)ko azaroaren 15(a), igandea

2020ko Azaroak 25a: Ez daitezen zenbaki xume bat izan/ Que no queden reducidas a un numero

 

      Aurtengoan ere baditugu arrazoiak azaroak 25ean feminizidioaren aurkako aldarrikapena burutzeko, baina aldarrikapenerako modu berriak sortu beharrean gaude hauek lasaitasunez burutzeko.

        Munduan gertaturiko hilketa guztien %20ak izan ditu emakumeak biktimatzat, baina hauetatik %80ak bere bikotea izan du hiltzailea.

    


 

Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldetik proposatzen dizueguna da:

                        ·Hemen duzue hildako emakume bakoitzeko irudi bat, inprimatu eta etxeko leihoan jarri nahi baduzue ere, eta kasua irakurtzeko zein esaldi jarri nahi diozuen pentsatzeko etab. Lehioetan ikusgarri egitea proposatzen dizuegu, ahizpatasunaren erakusgarri. 

 

2020an hildako emakumeak 

                         

            ·Azaroak 25ean herriko emparantzan ikusgarri egin nahi ditugu gizarte eta sistema bortitz honen biktimak. Aurten honetarako proposatzen dugun ekintza da; emakume bakoitza zapata gorri batzuekin sinbolizatuko dugu eta bakoitzak nahi duen mezua erantsi ahalko dio. Ekintza antolatzeaz arduratzeko prest gaude talde motorreko kideok; zuek zapata pare zaharrak lortu , emakume bat aukeratu eta nahi duzuen mezua sortu, eta hau guztia guri iritsaraztea behar dugu Leireren dendan utziaz Azaroak 20a baino lehen. Honela, zapatak gorrituko ditugu eta azaroak 25ean bertan plazan muntaia egingo dugu.

                        ·Azaroak 25ean 19:00etan urtero lez plazan elkartuko gara aurten bere bizia galdu duten emakume bakoitza elkarrekin gogoratzeko eta guztiok sorturiko mezuak altuan irakurtzeko.

 .........

   Aunque tengamos que pensar en nuevos modos de reivindicación debido a la situación actual, este año también tenemos razones para la acción contra los feminicidios el 25 de noviembre.

        Entre todos los asesinatos ocurridos en el mundo, el 20% tiene a mujeres como víctimas pero el 80% de ellas han muertos en manos de sus parejas. 

        La propuesta que os hacemos desde Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldea este año es la siguiente:

           -En la presentación de arriba podéis ver la historia de cada mujer o niña asesinada este año y si entráis en el link " 2020an hildako emakumeak" podréis acceder a la foto de la víctima que eligáis, para imprimirla y ponerla en vuestra ventana. Además, os proponemos que penséis en una frase o mensaje para homenajear a la que elijáis y busquéis un par de zapatos viejos. Necesitamos que llevéis el mensaje y los zapatos a Leire Jantzidenda antes del 20 de noviembre; para que podamos pintarlas de rojo y preparar la acción del 25 de noviembre.

          -El 25 de noviembre a las 19:00 os esperamos en la plaza para dedicarles un momento y hacerlas presentes y compartir nuestros mensajes.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina