2016(e)ko ekainaren 4(a), larunbata

Mendaroko jaien inguruan udalarekin hitzegina

                    Maiatzaren 14an Whatsapp-eko talde zabalean egin genuen deialdia lantaldean sartzeko jaien inguruko hausnarketa egiteko eta bost pertsonako lantaldean hainbat ideia garatu eta udalari aurkeztu dizkiogu:
             Aurtengoa, energia jarri nahi genuke dagoen programan emakumeen parte hartzea sustatzeko saiakera egiten eta sexismorik gabeko jaien aldeko kanpaina aurrera eramaten.

Gure proposamena litzateke:
                 1.Piropo lehiaketa pegatina lehiaketa batengatik aldatu:
http://www.eibar.eus/eu/tramiteak/ikastaroak-lehiaketak-sariketak/parekidetasun-jaiak-sustatu-nahian-pegatina-lehiaketa
                 2.Koadrila egunean adibidez, photocall-a jarri tratu onen alde :
https://www.ermua.es/pags/igualdad/ca_porlosbuenostratos_photocall_2015.asp         
             3.Jaien programari begiratu bat eman inprentara bidali aurretik, genero kontuak zaintzeko irudietan, mezuetan etab. Eta eskatu nahi genizueke jaietan jarrera sexistak ekiditeko egingo dugun kanpainarako prestatuko dugun kartela jaien programan barneratzea, aukera ona iruditzen zaigu etxe guztietara iristeko.
                4. Sexismorik gabeko jai batzuen aldeko kanpaina:                                  -Jaien aurretik dokuforum bat egin jaien inguruan hausnartzeko dokumental hau jarriaz (saiatuko ginateke egilea ekartzen):https://www.youtube.com/watch?v=Lfbd-n-AWt8                         -Sexismorik gabeko jaien aldeko kartel bat proposatuko dugu eta hau zabalduko dugu herrian zehar eta sareetan.
              
            Udalaren erantzuna: ondo iruditzen zaizkie proposamen guztiak.
                      -Pegatina lehiaketa egingo da eibarko oinarri antzekoekin baina saria 50€koa izango da
                      -Photocall-a proposatzen dute egun guztietan egotea, koadrilen egunera murriztu gabe.
                      -Jaien programan aukeratuak dituzte irudi neutro batzuk eta hauek urtero erabiltzeko asmoa dute. Programan orrialde oso bat gordeko digute guk erabakitako mezua txertatzeko.
                      -Behar dugun materiala eta espazioa gure esku uzteko prest daude eskaera dagokion moduan egin besterik ez dugularik.

             Egin behar dugu: 

  • Photocall-ean zein mezu jarri erabaki eta egin.Eta ondoren hau zaintzeko antolatu beharko gara
  • Programan sartu nahi dugun mezua (dekalogo bat prestatu nahi genuke)
  • Kartelaren diseiñua eta mezua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina